Gorrotxategi alebinak, finaleko aurrenekoa

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 24a, 01:00

Zazpi pelotari sailkatu dira Gipuzkoako errendimenduko finaletarako: alebinetan, Itur­be, Gorrotxategi eta Elizazu; aurreneko urteko infantiletan, Alegria, Deskarga eta manterola; eta bigarren urteko infantiletan, Etxarri.
Gaur hasiko dira finaleko fase honekin, eta aurreneko partidua Ianitz Gorrotxategi alebinak jokatuko du, 18:30etan Aretxabaletan, bertakoaren kontra.

Gaurko beste partidua, Usurbilen
Bestalde, beste partidu bat ere jokatuko da gaur: Ekaitz Insausti jubenila Pagazperen kontra ariko da, 20:30etan Usurbilen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!