Gipuzkoako Ligan beste pauso bat emango dute hernaniarrek bihar. Orduan hasiko da Banakako Txapelketa, eta 32tik 14 norgehiagoka Hernanin izango dira. Goizeko 09:40etatik aurrera, zita daukate pelotari hernaniarrek kiroldegiko frontoian.
Alebin, infantil eta jubenilak, partehartzaile
Hain zuzen, Banakako Txapelketa honetan alebin, infantil eta jubenilek hartuko dute parte. Horietatik aurreneko bi mailetakoek izango dituzte norgehiagokak kiroldegiko frontoian. Hasteko, alebinek jokatuko dute, 09:40etatik aurrera. Ondoren, infantilek hartuko dute lekukoa, 11:20etatik aurrera. Eta azkenik, eguerdiko 12:50etatik aurrera lehiatuko dira jubenil mailako Ekaitz Insausti, Lapke taldearen kontra.