«Kirol hau maitatzea da helburuetako bat»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Aurtengo Ligako aurreneko hiru jardunaldiak jokatuta, pozik agertu dira Hernaniko Boleibol taldeko hiru entrena­tzaileak, Itziar, Aitor eta Ama­ia. Aurreneko biak dira infan­tilen taldea zuzentzen dute­nak, eta kadeteak, aldiz, Ama­iaren esku daude. 
Beren ustetan, boleibolean jokatzeaz aparte garrantzi­tsuena da «ondo pasatzea eta gozatzea», baita «kirol hau maitatzea». Lan horretan ari dira aurten, edo saiatzen, behintzat. Eta badirudi fruitu­ak ematen ari dela.

Infantilak, Gipuzkoako lider
Atzo jokatu zuten laugarren jardunaldia infantil maila­koek, eta badirudi Gipuzkoako lidergoari helduko diotela. Horren aurretik, 3tik 3 partidu irabazita zijoazen, beren en­tre­­na­tzaileek azaldu bezala, eta bide horretan jarraitzeko asmoa daukate: «polita izan­go litzateke Euskadiko Ligara iristea, eta bertan lehiatzea Araba eta Bizkaiako taldeekin. Ahal den joko onena egiteko eta ahal den urrutira joateko asmoarekin».
Dena den, diotenez oso talde polita da, izan ere, «ikas­teko gogoa daukate, eta bolei­bola gustatzen zaiona­rentzat, ikasteko nahi hori da ho­be­rena», adierazi du entrena­tzaileak. 
Nahiz eta Liga modu ezin hobean hasi duten, onartu dute «neskek hobeto entrena­tzen dutela, jokatzen dutena baino». Dena den, bidea egi­ten hasiak dira infantilak, li­der­­gotzari eusteko. 

Kadeteak, bigarren
Gaur izango dute norgehia­go­ka, aldiz, kadete mailako nes­kek. Fortuna KE izango dute aurrez aurre, Pio Baroja kirol­degian, goizeko 11:30etatik aurrera. 
Kasu honetan, lidergoan ez, baina gertu daude herna­niarrak, Gipuzkoako Ligan. «Bigarren postuan daude, Are­txabaletarekin berdinduta, eta bi partidu irabazi eta ba­karra galduta». Hori horrela, dena ematera aterako dira gaur, eta puntuak berres­ku­ratzea izango dute buruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!