Atletismo pista eta argiteria, protagonista aukeraketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Ostegunean eman zuen jakitera talde eragileak, Her­nani Erabaki prozesuan he­rri­tarrek zein proposamen aukeratu dituzten. Guztira 39 proposamen iritsi ziren az­ken fasera eta horietatik ha­mar izan dira aukeratuak. Aurreko bi urteekin aldera­tuta erdiak. 
Eta horren arrazoi na­gusia aukeratutako bi propo­samenen aurrekontu altua izan da. Atletismo pista berri­tzea klimatologiari ego­kituz izan da bozkatuena eta bere aurrekontua 165.000 euro­koa da.  Argiteria berri­tze­aren in­guruko hiru propo­samen ere onartu dira. Horrek pro­posamen gehiago onartzeko aukera murriztu du.
Prozesua maiatzean jarri zen martxan eta proposamen asko bildu ziren lehen fasean, 533, eta horietatik 109 propo­samenekin geratu ziren. 
Azken faserako 39 pro­po­samen aukeratu ziren, aurre­ko urteetan baino gehiago.

Mila boto inguru, guztira
Herritarren parte-hartzea­re­kin pozik agertu ziren talde eragilekoak. 1.056 boto jaso dira. Baina 975 izan dira ba­lia­­garriak; 543 in­ter­net bidez eta 432 bu­zoie­tan. Balio­ga­rriak ez dira izan bitan boz­ka­tutakoak, beste batzuk ez zeu­den Hernanin erroldatuta...

HERRITARREK AUKERATUTAKO 20 PROPOSAMENAK
*Atletismo pista berritzea erabilera eta klimatologiara egokituz. 165.000€. 454 boto.
*Hernanitik Ergobiarantza trenbide eta ibai ondotik doan bideko argiztapena hobetzea. 15.000€. 447 boto.  Batura (180.000)
*Hernaniko kaleetako argiteria aldatzeko, hobetzeko eta kontsumoa murrizteko neurriak hartzea: presentzia detektagailuen arabera intentsitatea aldatu e.a. 100.000€. 409 boto. (280.000)
*Behar bereziak dituzten haurrentzat kolunpio/din-dan berria egitea Parkean. 10.000€. 398 boto. (290.000)
*Autobus geltokietan EPOko ikasleek diseinatu eta egindako paperontziak jartzea. 5.000€. 380 boto. (295.000)
*Atletismo pista inguruko belarra txukundu eta korrika egiteko prestatu. 17.000€. 378 boto. (312.000).
*Harrobiko lur eremua aisialdi gune bilakatzeko proiektua idaztea, herritarren partaide­tza prozesu baten bidez. 20.000€. 372 boto. (332.000)
*Energia aurrezteko neurriak hartzea udaletxean eta eraikin publikoetan (Kiroldegia, Biteri...): isolamendua eta argiteria (LED argiteria, presentzia detektagailuak,...) aldatu. 150.000€. 355 boto. (482.000).
*Banku gehiago jartzea herriko hainbat gunetan: Zikuñagako kirol pista, Elkano kalea, Txirrita, Atsegindegiko aterpea, anbulategi ondoan. 15.000€. 338 boto. (497.000)
*Motoentzako aparkaleku berria egokitu Latsunbe Berrin. 700€. 94 boto. *

*Aukeratutako azken proposamena 36garren bozkatuena izan zen eta bere aurretik 26 proposamenek jaso zituzten boto gehiago, baino aurrekontutik, 500.000 eurotik pasatzen ziren aukeratu ezkero eta beraz 36garrena aukeratu zen ez zuelako muga gainditzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!