Kaxkoa txistu doinuek eta kantek girotuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Santa Zezilia eguna izango da datorren asteazkenean, eta ho­rren bueltan egin diren ekin­tzei hasiera emango dio­te gaur. Eguerdiko 12:30etan  abi­a­­­tuko dira Hernani, Ur­ni­e­ta eta Astigarragako txis­tu­la­riak, bi tronpeta jole eta Ttar­la dantza taldeko kideak. Kax­koko kaleak girotuko dituzte doinu eta dantza herriko­i desberdinekin. 

Goiz Eguzkiko abesbatza, Plaza Berritik
Ordu erdi lehenago, eguer­diko 12:00etan, aterako dira Plaza Berritik Goiz Eguzki abesbatzako kideak. 
Kaxkoko kaleetan barrena ibiliko dira tarte batez, eta ondoren, bazkari eder baten bueltan bukatuko dute gaur­ko eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!