Peio Monteanoren hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 17a, 01:00

PEIO Mon­te­ano Sorbet, Ata­rra­biako historialaria so­zio­logoa eta artxibista nafarrak bere El iceberg navarro liburuaren inguruan hitzaldia eskainiko  du, gaur 18:30etan Biteri Kultur Etxean.  
Hernani Errotzenek anto­la­tzen du eta Naba­rralde eta Hernaniko Udala­ren lagun­tzarekin ikerketen emaitzak irakurri daitezke bere ida­tzietan eta Nafarroan hitze­gindako hizkuntzak aztertzen ditu.
Ordu bete inguru irauten du, gutxi gora-behera, hitzal­diak eta azken hamar minu­tu­etan galderen txanda izango da.

Pasarte batean irakurri dai­teke: «Nafarroan, XVI. men­­­dean bi hizkuntza hitze­giten dira batez ere. Euskara, gehienek hitzegiten duten hizkuntza, baina inork idaz­ten ez duena. Eta gaztelera edo erromantzea, askoz gutxi­agok hitzegiten dutena, baina ida­tziz erabiltzen den bakarra idazteko gai diren gutxik». 

Hitzaldia gaztelaniaz da. Autoreak ez du nahiko eus­karazko maila, beharrezko hitzjarioaz eta zuzentasunaz aritzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!