Kontzentrazioa burutuko da Zinkoenean, 20:00etan, presoen eskubideen alde. Ainhoa Mujika eta Agurtzane Delgadoren egoera ere salatu nahi dute presoen lagun eta senideek. «Granadako espetxean gertatzen ari dena oso larria da. Sei hilabete daramate aislamenduan eta arrazoia komunak garbitzeari ukatu direlako da. Onartezina da guztiz, bai emakume ikuspegitik baita duintasun aldetik, funtzionarien lana baita hori». Guzti hori salatzeko sinadura kanpaina jarriko dute martxan, eta ostiral honetan 19:00etan hasita, Kale Nagusi eta Nafar kaleko iskinean jarriko dira. yy