«Desobedientziarako deia, errausketaren aurka»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 16a, 01:00

Errausketaren Aurkako Mu­gimenduak desobedien­tziarako deia egin du Bio­donostia enpresak osasun frogak egiteko deiari. Azken egunetan Biodonostiarentzat osasun frogak egiteko eskakizun eskutitzak jaso dituzte hainbat bizilagunek, erraustegiaren proeiktua dela eta.
«Honen aurrean gure kezka adierazi nahi dugu. Egia da froga toxikologiko, epidemiologiko eta antzekoak ezinbestekoak direla. Baina dagoeneko horrelako ikerketa mordoa eginak badira eta batzuk gainera duela gutxi argitaratu dira. Guztietan ondorio bera ateratzen da; erlazioa dago erraustegi baten ondoan bizi eta hainbat gaitzen artean.  Hau horrela izanda eta jakinda 450.000 euro xahutu nahi dituztela honetan, guztiz ulergaitza egiten zaigu eskutitz hauek bidali izana» adierazi dute mugimendutik.
«Are gehiago, beraiek defendatzen duten moduan, erraustegiek ez dutela inolako kalterik sortzen osasunean. Horren ziur esan izan dute azken hau, orain osasun frogak egiteko eskakizun hauekin datozela, bizilagun batzuei kezka eta beldurra ere sartu zaiela. Gainera Osakidetza bidez, guztiona den osasun zerbitzu publikoa, egin nahi dituzte froga horiek, ikerketa pribatuak, diru eta zerbitzu publikoaren kontura?».

«Bihar arte deitu eskutitzean agertzen den telefono ­zenbakira»
Gauzak horrela desobedientzi ekimen txikia zabaldu nahi dute eta eskutitzetan agertzen den zenbakira dei egitera eskatzen diete bizilagunei, «bertan gure kezka, protesta eta aurkakotasuna adierazteko. Goiz-eguerdietan bihar ar­te 943 022 704 telefonora deitu eta alperrikako, xahu­tzailea eta osasunarentzat kaltegarria den erraustegiari buruz protesta egitera» animatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!