Hernani Erabaki egitasmoak gaur aurkeztuko ditu, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, partaidetza aurrekontuetako prozesuan aukeratutako proposamenak zeintzuk izan diren.
Udal aurrekontuaren 500.000 euro bideratuko dira proiektuetara. Leheneste fasea eta udal teknikarien balorazioaren ondoren, 39 geratu ziren, eta horien artean hamar aukeratu behar zituzten hernaniarrek beraien bozke-ten bidez.
Epe hori bukatuta, gaur ezagutuko dira zeintzuk izan diren bozkatuenak eta beraz, aukeratutako proiektuak. Aukeratuak ez dute hamar izan beharrik, baizik eta 500.000 eurotara iritsi arteko proposamenak aukeratuko dira. Hamar edo gutxiago edo gehiago izan litezke.
Laugarren edizioa izan da aurten eraman dena eta inoiz baino proposamen gehiago bildu ziren lehen fasean, 533, eta horietatik 109 proposamenekin geratu ziren ondorengo urratsean.
Azken faserako 39 proposamen aukeratu ziren, aurreko urteetan baino gehiago. Prozesuko dinamizatzaileak eta Udaleko ordezkariak gustora agertu dira jendearen partaidetzarekin.