Greba egingo dute gaur sukalde eta garbiketa alorretako langileek

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 16a, 01:00

Hernaniko Hezkuntza Pla­taformak bat egin du gehiengo sindikalak azaroan zehar astero arloka antolatutako grebekin eta gaur sukalde eta garbiketa alorreko langileak izango dira greba egingo dutenak.  Langile hauekin elkartasuna adierazteko, elkarretaratze bat egingo dute 16:45e­tan, Atsegindegin.
Sukalde eta garbiketako langileen eskaerak ondorengoak dira: «Behin-behinekotasun maila murriztea, ratioak eta metrajeak egokitu, ordezkapenak lehen egunetik bete, langileen funtzioak modu egokian zehaztu, langileen formazioa eta euskalduntze planak ezarri, jantoki eredu berriak ezar­tzeko bideak ireki eta erraztu, epaitegietan zigortuak izan diren enpresak babestu beharrean eta prezioak asko garestituko direnaren kontuarekin ez beldurtu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!