‘Brokeback mountain’ gaur, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 16a, 01:00

IKUS-ENTZULEAK euskerazko zinearekin gozatzera animatu nahi ditu, berriz ere, Dobera Euskara Elkarteak. Horrela, ikasturte bukaeran hainbat saio egin ostean, beste hiru pelikula jarriko ditu elkarteak Zinea Euskaraz! egitasmoaren baitan. 

Bi cowboyen arteko harreman sexual eta erromantikoa
Datozen hiru ostegunetan izan­­­go dira saioak, gaur hasi­ta; ber­tan ikusi ahal izango da Ang Lee zuzendariaren Lursail debekatua (Brokeback moun­tain). Arratsaldeko 18:30etan jarriko dute, Sandiusterrin. 
Pelikulak Mendebaldeko Es­­tatu Batuetan, 1963 eta 1983 urte bitartean bizi ziren cow­boy bien arteko harreman sexual eta erro­mantiko nahas­pilatsua azal­tzen du. 
Heath Ledger, Jake Gyllenhaal, Anne Hathaway eta Michelle Willi­ams aktore famatuak dira protagonistak.


Hurrengo pelikulak, ikusleen esku
Aurreneko saio honetan es­kaini­ko den pelikula dagoe­ne­ko aukeratua badago ere,  ikus­leen parte-hartze aktiboa sus­tatu nahi da, eta hurrengo pe­likula haiek erabakiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!