Hernani Errotzenek antolatuta eta Nabarralde eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin, Peio Monteano Sorbetek hitzaldia eskainiko du etzi, ostiralean, 18:30etan, Biteri Kultur Etxean. Bertan Atarrabiako historialaria soziologoa eta artxibistak bere El iceberg navarro liburuaren inguruan hitzegingo du.
Bere ikerketen emaitzak irakurri daitezke bere idatzietan eta El iceberg navarro liburuan Nafarroan hitzegindako hizkuntzak aztertzen ditu.
Pasarte batean irakurri daiteke: «Nafarroan, XVI. mendean bi hizkuntza hitzegiten dira batez ere. Euskara, gehienek hitzegiten duten hizkuntza, baina inork idazten ez duena. Eta gaztelera edo erromantzea, askoz gutxiagok hitzegiten dutena, baina idatziz erabiltzen den bakarra idazteko gai diren gutxik».
Hitzaldia gaztelaniaz da. Izan ere. Autoreak ez du nahiko euskarazko maila, beharrezko hitz-jarioaz eta zuzentasunaz aritzeko.
Ordu bete inguru irauten du eta azken minutuetan galderen txanda izango da.