Duela 40 urteko arraunlariak elkartu dira

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 15a, 01:00

Mende erdia baino gehiagoko historia du Hernaniko Arraun Elkarteak. Lagun asko igaro dira klubetik urte horietan guztietan eta horietako batzuk bat egin zuten asteburuan Ibarluzeko egoitzan. Hain zuzen, elkartu ziren duela 35-45 urteko  taldekideetako batzuk, eta euren arraunlari garaiak oroitu zituzten. 
Argazki zaharrak bildu eta erakusketa txiki bat osatzeaz arduratu zen Batis Larburu (Hernaniko arraunlari eta presidente ohia, eta delegatu lanean aritzen dena, azken urteetan). Horrela, argazki zaharrak ikusi, oroitzapenak partekatu eta elkarrekin bazkaltzera joan ziren, giro ederrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!