Janari bilketa gaur hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 15a, 01:00

Janari bilketa gaur jarriko dute martxan, Ate­naseko erre­fuxiatuei bidal­tze­ko, SOS Erre­fuxiatuak Hernani eta Pasa­por­tes para Siria elkar­teek. Azaroaren 24ra bitarte bil­duko dituzte elikagaiak, Uru­mea eta Elizatxo ikas­to­letan, eta Ur­nietako Egapen eta Insti­tu­tu­­an. Eta etzi, ostiralean, eta la­run­batean, azaroaren 17 eta 18an, Zin­ko­e­neako Eroskin eta Gala­rre­tako Lidlen egingo dute bilketa.
Eskatu dituzten elikagaiak, honakoak dira: garbantzuak, olioa, azukrea, sardina eta atun lata metalikoak, eta gailetak. Eltxetxoak ere jarriko dituzte, bilketa puntu ho­ri­etan, diruz laguntzeko. Izan ere, elikagai horiek Atenasera barkuan era­mateak, 140 euro­ko kostua su­posatzen die, palet bakoitzeko.
Biltzen den janari eta diru guztiak, helmuga konkretu bat daukalako: Victoria proiek­tua.

Hotel bat zena alokairuan
Hotel bat zena hartu du SOS Errefuxiatuakek, alokairuan, Atenaseko zentroan; eta era­berritu egin dute, errefuxia­tuentzat eguneko zentro sozial bezala erabiltzeko: otorduak, tailerrak, osasun laguntza... Bertatik bertara ezagutu dute proiektua, Ixiar Villalba (Pasa­por­tes para Siria) eta Kepa Alvarez (SOS Errefuxiatuak) hernaniarrek, eta orain, elkarlanean ari dira hemen laguntza lortzen, bertara bidaltzeko.

Milioi bat errefuxiatu siriar etxera itzuli dira
Errusiak «terroris­mo­aren aur­kako kanpaina» hasi zuenetik, 2015eko irai­laren amaieran, milioi bat siriar errefuxiatu itzuli dira beraien etxeetara. Gehienak barne desplazatuak ziren eta orain kanpoko errefuxiatuen guneetatik ere hasi dira itzultzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!