‘Alizia lurralde miresgarrian’, antzerki musikala igandean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 15a, 01:00

Antzerki musikala izango da Astigarragako kultur etxe­an, datorren igandean. Arratsal­deko 17:00etan hasita, Alizia lurralde miresgarrian antzez­lana eskainiko dute; Lewis Carrollen ipuinaren molda­ke­­ta bat, haurrentzako antzer­kirako prestatua.
3-9 urte bitarteko haurrei zuzen­duta dago saioa, eta kantu, dantza eta antzerki bidez, ikastearen ederta­su­naz eta beharraz ariko dira.

Sarrerak salgai, intereneten
Antzezlana ikusteko sarrerak, dagoeneko jarri dituzte salgai interneten, ostiralera arte: www.astigarra­ga.eus web orrian, Gomen­da­tzeko mo­du­­koak ataleko Sarrerak erosi estekan. 2,5 euro dira.
Bestela, egunean bertan ere izango da aukera, kultur etxean, saioa hasi baino ordu­bete lehenago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!