Ahaztu eta aurrera begiratzeko modukoa izan da joan den asteburua, Mundarroko saskibaloi taldeentzat. Seniorren hiru taldeek jaso zuten porrota, eta hiruek etxean gainera.
La Salleko kiroldegian aritu ziren Gipuzkoako 1go mailako neskak, Antigua Luberriren kontra, eta 34-64 galdu zuten.
Mutilen bi taldeek, aldiz, Astigarragako kiroldegian jokatu zuten. 1go mailakoek 47-58 galdu zuten, Zast Zarautzen kontra; eta 2garren mailakoek 36-48, AIBren kontra.