Aurten ere jarri du martxan kanpaina Errigorak, Herrilana izenarekin. Nafarroa hegoaldeko uztaren produktuekin, saskiak osatu eta saltzen dituzte, eta irabazien %25a bideratzen dute, euskera ofiziala ez den eremuetako euskalgintza proiekturen batera.
Saski horietako bi dauzka Kronikak, eta zozketatu egingo ditu, irakurle eta bazkideen artean.
Horietako bat izango da irakurleentzat, eta bihar arte dago parte hartzeko aukera: papereko edizioan dagoen rekortablea bete eta Kronikaren bulegoan entregatu (Larramendi kalea 11, behea; Hernani), edo iruzkina egin albiste honi, interneteko edizioan.
Beste saskia, berriz, Dobera Euskara Elkarteko eta Kronikako bazkide direnen artean zozketatuko da zuzenean.