Bizi-bizirik dago Agin Laburu, finalean sartzeko lehian!

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 15a, 01:00

Finalerako pasea ematen du­ten zazpi postuetan bukatu du aurreneko itzulia Agin La­buruk, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetan. Lehian bete-betean sartuta dago astigartarra, bizi-bizirik, abenduaren 17an Barakaldoko BECen kantatzeko.
Zazpigarren dago oraingoz, 690 punturekin. Hurrengoak, Miren Amurizak, 678,5 puntu dauzka, eta segidan datoz bes­te hainbat, gertu: Jon Maiak 675 ditu, Jon Martinek eta Oihana Iguaranek 671, Jone Uriak 669, Julio Sotok 668,5 puntu, Unai Agirrek 667,5...

Donibane Lohizunen, saio borobilaren bila
11,5 puntuko alde hori defen­ditu beharra dauka Laburuk, beraz, bigarren itzulian. Saio borobila errepikatu beharko du horretarako, eta horretara joango da Donibane-Lohizu­ne­ra. Bertan izango du saio erabakigarria, azaroaren 26an; 17:00etan hasita, Jai-Alain.
Maila haundiko saioa espe­ro da: Maialen Lujanbio, aurre­na dagoena momentuz; Igor Elortza bosgarrena; Jone Uria, Julio Soto eta Iñaki Apalategi.
Saioa ikusteko sarrerak, da­goeneko salgai daude, inter­ne­­ten: www.bertsosarrerak.eus. 15 euro dira; gazteek 8 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!