Gaueko aisialdia eta atsedena, eztabaidagai

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 01:00

Hernaniko Kaxko Elkarteak biltzarra edo foroa antolatu nahi du martxorako ‘atseden eskubidea eta gaueko aisialdiaren gozamenaren’ inguruan eztabaidatzeko. Bertan,  gaueko aisialdiak sortzen dituen arazoei, ahal den moduan, soluzioak eman eta arazoak murrizteko.
«Gaueko jende aglomerazioek, Hernanin, soinuak, ekin­tza bandalikoak, erasoak eta bizilagunen atseden eskubidea ez errespetatzea ekar­tzen dute» diote Kaxko Elkartetik. 
Martxoan antolatu nahi da biltzarra eta horretarako la­gun­tza behar dute ideien aportazioarekin. Instituzio desberdinak ere gonbidatuko dituzte; arazo antzekoak dituzten udalak, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, Arartekoa, Herna­niko Udala... baita alderdi politiko, bizilagun, tabernari eta ideiak ekartzen dituen oro. kaxkoelkartea.eus web orrian jarri daitezke kontaktuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!