ostegunean menopausiaren inguruko hitzaldia emango du Amaia Vazquezek, Biteri Kultur Etxean, 18:00etan, Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan. Bertan parte hartzeko izena eman behar da Udal Berdintasun Arloan 943 33 70 17 telefono zenbakian edo berdintasun@hernani.eus helbide elektronikoan. Hitzaldia doan da. Hitzaldiaren izena da, Menopausia. Beste erronka bat gure bizitzetan. «Historikoki, edertasuna eta sexu erakargarritasuna galtzearekin lotuta egon da, eta oraindik ere askok hala ulertzen dute»