Pariseko martxaren elkartasun afaria larunbatean, frontoian

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 01:00

Abenduaren  9an  Parisen egingo den manifestaziora joateko deia luzatu zuten Bakegileak (Bakea­ren Artisa­uak, Bagoaz eta Sa­re) ekimen berriak, duela astebete. Denak Pariserat lelopean antolatu da euskal presoen egoeraren hobekuntza aldarrikatzeko asmoz eta martxaren elkartasun afaria larunbatean ospatuko da Hernanin, Kirol­degiko frontoian, 21:00­etatik aurrera. 
Afarirako tiketak salgai daude 20 euroan Rioja, Deportibo, Txili eta Garinen eta etzi, ostegunean, da erosteko azken eguna. Menua ondorengoa da: Zizka-mizkak, marmitakoa, Adarragako postrea, kafea eta likoreak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!