Atletismoa CD Hernani taldearen loteria erosi duenak badauka saria! 23.000 euro tokatu dira, 16.244 zenbakia bigarren sariko zenbakiarekin (51.244) bat baitator. Errifa bakoitzaren saria 20 eurokoa da. Errege eguna pasata egingo ditu klubak ordainketak, lokalean.