Aitor Mendiluzek lortu zituen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioan puntu gehien, 740,5 guztira, Durangon. Gainerako parte-hartzaileei dagokienez, 678,5 lortu zituen Miren Amurizak; 675 Jon Maiak; 671 Oihana Iguaranek; 648 Iñaki Apalategik; eta 639 Miren Artetxek.
Hala, finalaurrekoetako bigarren itzulian aritzeko txartela eskuratu du eta Iruñean jarraituko du txapelketan, abenduaren 2an. Hernaniko bertso eskolako denak sailkatu dira bigarren itzulira eta gainera finalera sartzeko aukera haundiak dituzte gehienek.
Denek dituzte aukerak
Mailaen Lujanbio eta Aitor Mendiluzek lehen bi postuetan amaitu dute. Beñat Gaztelumendi seigarren dago eta Agin Laburu zazpigarren. Gogoratu, finalerako lehen zazpiak sailkatzen direla. Unai Agirrek 14garren amaitu du lehen itzulia, baina finalerako sailkapena ez da ezinezkoa hernaniarrarentzat. Agin Laburuk 690 puntu ditu eta Unai Agirrek 667,5 puntu.
Beñat Gaztelumendik Amurrion kantatuko du datorren igandean, azaroaren 19an, Sustrai Colina, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekuerekin; Maialen Lujanbio eta Agin Laburuk Donibane Lohitzunen azaroaren 26an, Igor Elortza, Jone Uria, Julio Soto eta Iñaki Apalategirekin. Aitor Mendiluze eta Unai Agirrek azken finalaurrekoan, Iruñan, abenduaren 2an, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Alaia Martinekin.