Mendizale Asteak ez du etenik

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 01:00

Urtero Mendiriz Mendik antolatzen duen Mendizale Astea atzo hasi zen Biterin Nagore Lega­rreta eta Aritz Arrondoren Nepal-India hi­tzal­di­arekin. Astean zehar ja­rra­ituko du eta gaur Aran­zadi Zientzia Elkar­te­aren La Isla Pirineos-L’Ille Pirénées Pyre­naica igelari buruzko doku­men­tala dago. Eus­kal He­rrian le­hen aldiz eman­go dena! Pirinioetako relikia.
Bihar, Ander Olaizolaren Esentzia, bere bigarren libu­ruaren aurkezpena egingo da. Bertan, Euskal Herrian zehar, bost urtez egin duen bidaia erakusten du. Bertako txoko eta animaliak erretratatuz.
Ostegunean, Agustin Apa­olazaren Annapurna 2014 proiektatuko da. Xabier Errorekin egindako tre­k­kinga ikusiko da.


Ostiralean, umeen tartea
Ostiralean umeen tartea izango da. 18:00etan ha­si­ta, gaztetxoen irteeretako  ar­gazki bilduma berezia ikusi eta dominak banatuko dira. Segidan, XXXVIII. Argazki Digi­talen Lehiaketako argaz­kiak ikusi eta sariak ba­natuko dira. Proiekzio guz­tiak, 19:30­etan izango dira, Biterin Kultur Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!