‘Komertzio txikietan guztia eskura’, Berriaken kanpaina berria martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 13a, 01:00

Gabonen aurrean herria giro­tzeko asmoa dauka Berriak El­karteak, eta horren bueltan, ekimen berria jarriko du mar­txan gaurtik. Hernanin, ko­mer­tzio txikietan guztia eskura lelopean, Hernani Txarte­larekin ordaintzen dutenak sa­ritu nahi ditu merkatari eta ostalarien elkarteak.
Horrela bada, gaurtik aben­duaren 13ra bitarte, hilabetez, opari izugarriak irabazteko aukera izango dute hernaniarrek.
Sariduna zaren ala ez, momentuan
Denera 3.000 euro banatuko dituzte saritan. Sari horiek zoriz banatuko dira; Hernani Txartelarekin erosketa bat egiten den bakoitzean, erosketen tiketean azalduko da bezeroa sariduna den ala ez. Ez dute jakingo, ordea, zein den egokitu zaien saria.  
Izan ere, abenduaren 16an egingo den ekitaldian banatuko dituzte sari horiek; eguerdiko 13:30etan izango da, udaletxean. Ordura arte, ezinbestekoa izango da erosketetako tiketa gordetzea.

Sariak abenduaren 16an banatuko dira, udaletxean.

Hernanin erostea, helburu
Hernanin denetarik erosi daitekeela aldarrikatu nahi du Berriak elkarteak kanpaina berri honekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!