172 hernaniar gaur, Behobiatik Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 12a, 01:00

Iritsi da Gipuzkoako korrika­lariek hainbeste maite duten lasterketetako bat. Gaur izango da Behobia-Donostia txa­pelketa garrantzitsua, Be­ho­biatik abiatuko dira 35.000 partehartzaileak eta Donos­tiako Bulebarreraino iristea izango dute helburu. Horre­tarako, Irungo auzotik abia­tuko dira, pixkanaka: 09:45e­tan abiatuko dira gurpildun aulkietan dijoazenak, 09:50e­tan patinatzaileak, eta 10:15e­ta­tik aurrera, korrikalariak, txandaka.

Goizeko 09:45etan abiatuko dira Behobiatik gurpildun aulkietan dijoazenak, 09:50etan patinatzaileak, eta 10:15etan korrikalariak, txandaka.

172 hernaniar, aurten
Eta bertan, urtero bezala, her­naniarrik ez da faltako. Aur­ten, 172 herritar ausartek eman dute izena. Horiez gain, Hernaniko lau patinatzailek ere korrituko dute; horiek dira, hain zuzen, Jon Casas, Peio Aramendi, Sindy Santiago eta Garikoitz Astarbe.
Taldeko argazkia egiteko deia, abiatu baino lehen
Hain zuzen, horiek guztiak dau­­de gonbidatuta gaur goize­an, 07:50etan, Atletismoko pis­tan egin den zitara gertura­tzera, hernaniar partehar­tzaile­en taldeko argazkia ate­ratzeko.
Ondoren, hamar minutu beran­duago, 08:00etan, abia­tuko da bertatatik, hernania­rrek Beho­biara joateko anto­latu duten autobusa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!