Aitor Mendiluze gaur, Durangon

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 12a, 01:00

Gaur jokatuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkeneko finalaurrekoa, eta bertan izango da Aitor Mendiluze, Hernaniko Bertso Kabiya eskolako kidea. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera lehiatuko da Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaranen kontra, Durangoko Landako gunean. Durangokoa irabazten duen bertsolariak bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta abenduaren 2an Iruñean izango den azken finalaurrekoan ariko da. Gainera, gaur jakingo da nor sailkatuko den bigarren itzulirako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!