Aurreko larunbatean izan zuten Elur Txori elkartean XXXV. Sagardo Txapelketa, eta Astigarragako Oiarbide sagardotegia izan zen nagusi. Bigarren izan zen Setien; hirugarren, Astiazaran; eta laugarren, Rufino. Horiez gain, beste batzuk ere hartu zuten parte: Altzuetak, Alberrok, Elorrabik, Zelaiak, Iparragirrek eta Elutxetak. Giro ona izan zen nagusi, hori dela eta, Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie bai partehartzaileei, baita laguntzaileei ere, bereziki, Esnal Artekaritza-Axa Aseguruaki, Gases Industriales Oruezabala-Valerori, Oindi Tabernari eta Dorronsoro okindegiari sariak jartzeagatik.