‘Primerako Ogia’ sustatzeko, kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 12a, 01:00

Laugarrenez Primerako Ogia kanpaina abiarazi du aste honetan Agipan Elkarteak. Denera 37 okindegik egin dute bat; tartean dira Hernani, Andoain, Aretxabaleta, Arra­sa­te, Azpeitia, Beasain, Bera­un (Errenteria), Deba, Donos­tia, Getaria, Hondarribia, Irun, Legazpi, Tolosa, Sora­lu­ze, Urretxu, Billabona eta Zu­ma­rragako saltokiak.
Horren arabera, hilaren 26ra arte bezeroek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango dute, Prime­rako Ogia kartela kanpoaldean kokatuta daukaten okindegi txikietan. 
Horietan guztietan, kutxak jarriko dituzte, eta bertan lau erosketa egiten dituztenean, aukera izango dute txartel­txoa kutxan sartu eta zozketan parte hartzeko.
Sari garrantzitsuak izango dira aurtengoan, izan ere, aurreko edizioetakoak hobe­tzen saiatu dira: «12 egonaldi Euskadiko landetxetan (bi gau bi pertsonarentzat, gosaria barne), Nekaturren lankidetzari esker. Horrez gain, establezimendu bakoitzak txi­gorgailua eta lau ogi-sorta zozketatuko ditu», azaldu dute.

Kalitatezko eta tokiko ogiaren alde
Laugarren aldiz antolatu du Agipan Elkarteak «kalitatezko ogiaren eta tokiko ekoizpenaren aldeko kanpaina» hain zu­zen, «merkataritza-establezimendu txikietan kontsumoa sustatzeko». Izan ere, «fabrikatzaile handien ogi-ekoizpen masiboan gero eta lehiakortasun handiagoa» dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!