Beste urte batez, Mendizaleen Astea antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak aste honetarako. Bihartik hasi eta ostiralera, egunero izango dira ekintzak, hitzaldi, proiekzio eta argazki txapelketarekin.
Legarreta eta Arrondo, hasteko
Nagore Legarreta eta Aritz Arrondo argazkilariak izango dira aurreneko gonbidatuak, bihar. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Biterin eskainiko dute Nepal-India hitzaldia; Nepalgo Poon Hil eta Indiako Sonosara, Kagbeni eta Orchhako biztanleak eta inguruak ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Etzi, Aranzadi Zientzi Elkartearen laguntzarekin, La Isla Pirineos-L’Ille Pirénées dokumentala eskainiko dute.
Asteazken eta ostegunean jarraituko dute hitzaldiek: Ander Olaizola goizuetarrak Esentzia liburua aurkeztuko du eta hurrengo egunean, Agustin Apaolazak, 2014an Anapurnara egindako bidaiaz arituko da.
Azken egunean, ostiralean, izango da Gaztetxoen argazki lehiaketaren sari banaketa.