Esku hutsik, baina indartuta, etxera buelta

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 12a, 01:00

Sorpresarik gabe, herna­nia­rrek ezin izan zuten atzo kon­trario zailenetako baten kon­tra, El Salvadorren aurka, ale­gia. 49-7 galdu zuten atzo Pepe Rojo zelaian.

Entsegua eta transformazioa, aurreneko zatian
Bazekiten ez zutela bat ere erraza izango, hala ere, borrokatzera atera ziren, be­tiko gogo eta ilusioarekin, eta, behin­tzat, izan zuten entsegu bat egiteko aukera. Partidua hasi eta orduerdira izan zen hori, Valladolideko jokalarien erritmo azkarrera egokitu zi­ren hernaniarrak, eta itxuraz, erraz lortu zuen Iraitz Gar­mendiak entsegua egitea. Eta ondoren, tranformatu egin zuen Anartz Elosegik.
Or­du­rako, ordea, El Salva­do­rrek aurrea hartua zeukan (21-7), eta horrek, asko zaildu zu­en trikoloreen lana.
Atsedenalditik bueltan, il­do beretik jarraitu zuten kon­trarioek, eta beste lau entsegu eta transformazio egitea lortu zuten (49-7).

Astebeteko atsedenaren ondoren, Santboianaren kontra jokatuko dute, hurrengoan.

Atsedena, astebetez
Porrotak ezin ditu kikildu, eta indarrak berreskuratzeari ekin­­go diote aste honetan, izan ere, asteburu honetan ez da par­tidurik izango. Santboiana hartuko dute, hurrengoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!