Memoriaren Egunarekin bat egin zuen atzo Udalak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

bigarrenez, Astigarragako udaletxea Memoriaren E­gu­naren ospakizunera atxikitu zen atzo; pasa den urtean Jaurlaritzaren gonbidapena jaso, eta aurten ere azaroaren 10a biktima guztien oroimenerako eguna izatea nahi izan du.
Horrenbestez, biktima guztiei egiten zaien bezala, omenaldi gisa Astigarragako bandera haga-erdian egon zen atzo egun osoan zehar. Eta, bestalde, Foru plazako arkupetan kontzentrazioa egin zen eta biktimen familiei lore eskaintza egin zitzaien.

Astigarragan, lau biktima
Gure herrian lau biktimaren izenak jaso dira: 1978an po­liziak Joseba Barandiaran hil zuen; 1979an GAEk eta BVEk To­mas Alba; 1984an Bixente Perurena GAL­ek; eta 1985ean Agus­tin I­ra­zustabarrena GAL­ek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!