Udalaren aldizkariaren 7garren alea, kalean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Urriarekin batera, Goi­zu­e­tako Udalak argitaratu du Goizueta Infor­ma­tzen aldizkariaren 7ga­rren alea. Hainbat gai lan­tzen dituzte bertan, tartean, abuztuko fiesten aurrekoantua aurkezten du Udalak, eta horiei bu­ruzko inkestatxoa bete­tze­ko gonbidapena egiten diete herritarrei. Bi­har arte dago aukera galderei erantzuteko.

Iaz baino gastu baxuagoa
Aldizkarian jakinarazten du­ten moduan, aurtengo fies­ten gastua, denera 31.572,84 eurokoa izan da, iazkoa baino zertxobait ba­­xuagoa (iaz 34.952,98 eu­rokoa izan baitzen). Di­ru kopuru altuena Igan­dea txarangaren kontratazioan (6.100 eu­ro) eta zezenetan gastatu da (4.996,84 euro).

Garbigunea irekiko dute San Antonen.

Beste hainbat gai
Ez da, ordea, aldizkariak jorratzen duen gai bakarra. Basahuntz Ehiza El­kar­tearen eta Udalaren ar­teko hitzarmena ere ai­patzen da, 2021garren ur­tera arte sinatu dutena. Baita ere azaltzen du­te bi kurba hobetu dituz­te­la NA4150 errepidean, eta burugorriko pista mol­datu dutela. Iberoko do­rre­aren obra zergatik gelditu duten azaldu dute.

Garbigunea, San Antonen
Azkenik, iragarri dute Gar­­­bigunea jarriko dutela San Antonen, depurado­ra­­ren barruan. Horre­ta­ra­ko, hain­bat obra-lan eginen dituzte, lehenago; las­ter eginen da esleipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!