Ruben Rosasen lana, «emakumeen bidetik»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 28a, 02:00

Dagoeneko lanean hasteko prest da Ruben Rosas, Astigarragan bi­zi den donostiarra. 3.000 euro ja­so ditu Ereñotzuko Atsolorraren inguruan dokumentala osatzeko. Bederatzi hilabetetan zehar, usadio zaharrari helduko dio, bere hitzetan aitzaki bezala, «Ereño­tzuko komunitatearen inguruan hitz egiteko», eta oraingoz argitu duen gauza bakarra da «emakumeen bidetik» egingo duela lan hori. 2018ko uztailaren 1era arte izango du, hortaz, lana osatzeko, eta 2018ko Euskal Zine Bileran aurkeztuko du egindako lana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!