Aurreko igandean ospatu zuten, Umore Ona elkarteko atalen eguna. Larunbatean bertan hasi zen festa, hala ere, areto futboleko Umore Ona taldearen eta herriko gazteen arteko partiduarekin. Taldekoek irabazi zuten, baina estu! 2-3koa erremontatzea tokatu zitzaien, eta 5-4 nagusitu ziren azkenean. Igandean, berriz, pilotariak izan ziren protagonista aurrena, eta Umore Onako dantza taldeak eta abesbatzak jarri zituzten kantu, salto eta dantzak, eguerdian, herrian barrena. Bazkari eder batekin borobildu zuten ospakizuna, elkartean bertan!