Galzorian dagoen betizu arraza autoktonoa mantentzen Sanchezek egin duen lana baloratu du epaimahaiak, ziurtagiri ekologikoa duen ustiategia errentagarri bihurtuta.
Maite Sanchezek 2000. urtean sortu zuen Domiña Abeltzaintza Ekologikoa azienda ustiategia. Betizu arraza erdi-libre bizi den Europako azken behi arraza basa da, eta 2012an ustiategia 40 behirekin egonkortzea lortu zuen. Bestalde, bere jarduera dibertsifikatu du, Goizuetan bere behien kalitatearen erakusleiho den taberna-jatetxea irekita; behikia menuaren barruan jarri du, eta pakete txikian ere saltzen du.