Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren bi edizio antolatu dituzte dagoeneko Azkue Fundazioak eta Argia aldizkariak, euskeraz egiten diren blogak saritzeko asmoz.
Orain, horiek guztiak biltzeko webgunea sortu dute: www.blogetan.eus. Helburua da «euskal blogarientzat eta blogen irakurleentzat erreferentzia gune bat sortzea».
Lau ezaugarri
Webguneak lau ezaugarri nagusi ditu: Euskal Blogarien Bilduma osatzea dauka helburu, edukiak pertsonalizatu daitezke, blogarien datu basea osatu daiteke eta Blogetan lehiaketa biltzen du.
Euskal Blogarien Bildumari dagokionez, webgune berriak aukera ematen du azalean ikusteko datu basean dauden blogen azken edukiak, orden kronologikoan.
Bestalde, blogak kategoriaka daude sailkatuta: teknologia, kultura, zientzia, politika, aisia eta gizartea. Eta hauek, aldi berean, azpikategoriatan. Gehiago sailkatzeko aukera ematen du, gainera.
Berritasun nabarmena dakarki webgune berrituak: edukiak pertsonalizatzeko aukera.
Horri esker, webguneak berritasun nabarmen bat dakarki: edukiak pertsonalizatzeko aukera ematen du. Horrela, erabiltzaileak gune pribatua izan dezake webgunean posta elektronikoaren bitartez, eta aukeratutako filtroak erabilita, nahi dituen edukiak irakurri ahal izango ditu.
Blogarien datu baseari dagokionez, erabiltzaileek webgune honetan agertzen ez diren blogak edota blog berriak proposatu ditzakete, proposamenak ataleko formularioa osatuz, datu basea osatzeko.
Azkenik, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketak atal berezia izango du webgunean. Bertan aurreko edizioetako informazioa eta datozen edizioetako azken berriak jasoko dira. Azken edizioa urte hasieran jarri zen martxan.