Musika Bandak, azken puntua

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 27a, 09:30

Santa Zeziliaren bueltan antolatutako emanaldiei, Musika Bandak jarri zien atzo eguerdian azken puntua. Udaletxeko arkupetan jo zuten atzo eguerdian Musika Bandako kideek, eta kontzertu benetan klasikoa izan zen, jarraitzaileek egindako eskakizunari erantzunez. Eta, horrenbestez, pasodoble eta zarzuelak izan ziren atzo udaletxeko arkupetan nagusi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!