Ez dok hiru! konpainiaren eskutik, Treblinkara azken trena antzerkiaz gozatu ahal izango dute hernaniarrek hilaren 21 eta 22an, gaztelaniaz eta euskeraz, hurrenez hurren. Iluntzeko 20:00etan izango dira saioak, Biterin, eta bertan jarriko dira salgai sarrerak, bihar, 7 euroan. Erdia goizez salduko dute, 09:00etatik 13:00etara; eta beste erdia, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.