Urdanpilleta txapeldun, 23 urte azpiko mailan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Dagoeneko bukatu dute den­boraldia mendi bizikleta jaitsieretan edo BTT modalitatean ibiltzen diren Ere­ñotzuko Urdanpilleta anaiek, eta ez nolanahi. Xabi anai gazteenak, lider bukatu du urtea, 23 urteko azpiko kategorian. 
Aritzek, anai zaharrenak, ere lan bikaina egin du, eta 2garren bukatu du elite kategorian. 
Biek inoiz lortu ez dituzten emaitza hoberenak lortu dituzte, eta hu­rren­go denboraldia ere arrakastatsua izan dadin lanean dihardute jada, emaitza berak edo hobeak lortzeko asmoarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!