Zita garrantzitsu bezain konplikatua gaur trikoloreek daukatena. Valladolidera joan dira, eta bertako Pepe Rojo zelaian topatuko dute aurrez aurre El Salvador, aurtengo liga irabazteko faboritoa dena. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, duela bi urteko txapeldunari
indarrez ekin beharko diote, eta irabazten ez badute, behintzat, bonus
ofentsibo bat lortzeko asmoz.