Aitor Gorrotxategi txapeldun, Angleteko Munduko Kopan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Haundia egin du Aitor Gorro­txategi pelotari hernaniarrak: Munduko Kopa irabazi zuen Angleten, aurreko asteburuan. Afizionatu mailako nazioar­te­­ko bigarren txapelketa garran­tzitsuena, hain justu.
Estatuko selekzioarekin aritu da Gorrotxategi, eta lau partidu jokatu ditu. Baita guztiak irabazi ere, bi bikote ezberdinekin. Sailkapen fase­an, bi partidu jokatu zituen. Azpiri bizkaitarrarekin jokatu zuen aurrenekoa, Boliviaren kontra: 10-2 eta 10-2 nagusitu ziren. Bigarrena, berriz, Yoldi nafarrarekin irabazi zion Txi­le­ri (10-1 eta 10-3).
Azkeneko fasean, berriz, Mexikori irabazi zion semi­fi­nala, Azpirirekin, aurrekoak baino larriago: 10-5 eta 10-9. Eta Frantzia izango zuten au­rrean, finalean. Yoldirekin jokatu zuen partidu erabaki­garria, profesional izandako bi pelotariren kontra: Xala eta Harizmendy. Maila haundiko partidua jokatu zuten denek, eta txapela ekartzea lortu zuen Gorrotxategik (10-6 eta 10-7).

Arizmendi txapeldun, 22 urtez azpikoetan
Ez zuen makalagoa egin Endi­ka Arizmendik. 22 urtez azpi­koetan irabazi zuen nazioar­teko txapelketa, trinketean.
Hiru partidu jokatu zituen berak, bi bikote ezberdinekin; hiruak erraz, esperientzia gu­txiko pelotarien kontra.
Aurrena, Cuevas gipuzkoa­rra­rekin irabazi zion Txileri (40-4). Gero, Arana bizkaita­rra­rekin nagusitu zen Vene­zue­laren kontra (40-5).
Eta azkenik, finalean, Ara­narekin aritu zen berriro, Bo­li­­viaren kontra, eta 40-10 nagu­si­tu ziren, txapela janzteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!