Bozkatzeko aukera, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Hilabete pasa ondoren, bihar izango dute herritarrek Hernani Erabaki 2018 partehartze prozesuan bozkatzeko azkeneko aukera. Ohi bezala, udal eraikinetan dauden kutxetan bozkatu daiteke, etxeetara bidalitako diptikoak osatuz; eta internet bidez ere, eman daiteke botoa, erabaki.hernani.eus-en. Datorren ostegunean, hilaren 16ean, egingo dute proposamen bozkatuenen aurkezpen ofiziala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!