Hilaren 14an da azkeneko eguna Errigorako saskiak eskatzeko, eta horiek nolakoak diren erakusteko, ikusgai jarri dituzte Lurreko dendan; bertan ikusi ahal izango dira zer-nolako produktuak dauzkaten biek, bai txuriak eta bai beltzak. Lurreko bertan eta Karabelekon egin daitezke eskaerak, baita AEK euskaltegian eta Langile ikastolan ere. Azaroaren bukaeran jaso ahal izango dituzte saskiak eskaera egin dutenek. Ereñotzun ere egin daiteke eskaera, Irrintzi tabernan bertan.