«Bistan da bakea ez dela iritsi oraindik Euskal Herrira»

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Herenegun egin zuten age­rral­dia Hernaniko zenbait eragile sozialek abenduaren 9rako Bakearen Artisauek egindako deialdiaren berri eman eta mobilizazioetan parte hartzea sustatzeko. Sandiusterrin egin zuten, eta bertan irakurri zuten aldarriaren arabera, «bistan da bakea ez dela iritsi oraindik Euskal Herrira».

Pausuak ematen, baina ez nahikoak
Dena den, diotenez, «bikti­men sufrimenduaren erre­ko­no­zimenduan ari da eus­kal gizartea pausoak ematen (azpimarratu behar da hala ere, eremu honetan, biktima guztiak sartu behar direla, ez alde batekoak bakarrik, batzuk nahi duten bezala). Bestalde, denon arteko el­kar­bizitza lortzeko ibilbi­dean ere, hasiak gara lehen urratsak ematen». 
Beren ustez, «Euskal pre­soen egoeran ordea, nahiz eta jada, urte batzuk joan diren, ez da, zoritxarrez, al­da­ketarik egon, ez da mu­gi­mendurik izan». Hori dela eta, Bakegileen (Bakea­ren Artisauak, Bagoaz eta Sa­re) ekimen berriarekin bat egitea eskatu zuten: Orain Presoak!

Garin eta Zinkoenea tabernetan eman daiteke izena Parisera joateko.

Parisera joateko eskaera
Horren bueltan, beraz, aben­duaren 9an Parisen egingo den manifestaziora joateko deia luzatu zuten. Dagoe­neko tren bat bete dute, eta garraio gehiago antolatze­kotan dabiltza, horretarako izena eman daiteke Garin eta Zinkoenea tabernetan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!