0-3 urte bitarteko haur eta gurasoentzat eguneroko esperientzietan oinarrituz, elkarri lagunduz eta kezka zein intereseko gaiak lantzeko familien txokoa antolatu dute Goizuetan, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Adin txikikoen babes sareak.
2015, 2016 eta 2017 urtetan jaiotako haurrentzat dago bideratuta eta beraien gurasoentzat ere bai noski. Azaroaren 20an hasiko dira saioak eta hilabetean behin izanen dira arratsaldez.
Saioak 16:45etatik 18:00etara, eskolako psikomotrizidade gelan izanen dira eta Virginia Eraso (gizarte langilea) eta Edurne Lamuedra (gizarte hezitzailea) adituek emanen dituzte.
Izena-ematea dohainik da eta gizarte zerbitzuetara deituz egin daiteke: 948 510840. Azken eguna azaroaren 14a izanen da eta plaza kopuruak mugatuak direnez, ordena errespetatuko da.
Leitzan 9 eta 18 hilabete bitarteko haur eta gurasoentzat hari dira eskaintzen datorren astelehenetik aurrera.