Fagollaga jatetxeko Mari Angeles Huici-ren eskutik hiru saioko sukaldaritza ikastaroa antolatu du Umore Ona elkarteak. Saioak azaroak 15, 22 eta 29ean izango dira 18:00etatik 20:00etara. Beti ere asteazkenetan. Aurretik eman behar zen izena eta beraz gogoratu datorren astean hasiko direla. Bertan sukaldaritzaren sekretuetako batzuk irakatsiko ditu Mari Angeles Huicik.