‘Artikutzako Trena’ liburua Suberri Matelo eta Anton Mendizabalek aurkeztu zuten pasa den asteburuan Goizuetan; eta trena ibiltzen zen lekutik irteera egin zuten goizuetarrek beraiekin, hurrengo goizean. 25 pertsona inguru bildu ziren bai hitzaldia eta baita hurrengo egunean egin zen hiru ordu t’erdiko ibilaldian. Matelo eta Mendizabalek trena nondik joaten zen eta bere historia azaltzen zieten ibiltariei.