San Martin berotzeko taloa eta gaztainak

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Goxo eta bero helduko diote aranoarrek, neguaren etorrerari. Gaur da San Martin eguna eta egutegian ezin hobeto dago kokatuta ekitaldiak egun berean antolatzeko.  Aranon egun garrantzi­tsua izanen da eta goizetik iluntzera ospatuko da.
Udalak antolatu du egitaraua jendea goiz goizetik mugiarazteko. Eguna hitzaldi interesgarri batekin hasiko da. 09:45etan Iñaki Garijo Ibargoitia zahori eta idazlea hizlari lanetan ariko da Maisuenean La magia de las piedras hi­tzaldia eskaintzen.  Ja­rra­­­ian, ohiko men­di buel­­­­­tarako jarri dute zita. Aurten jentilbaratza bisitatuko dute. 

Magia ikuskizuna eta talo eta gaztain jatea arratsaldean
Arra­tsaldea magia ikuskizun batekin hasiko da. Herriko Unai Mago gaztetxoak 18:30etan aranoarrak harri eta zur utzi nahi ditu.
Eta eguna bukatzeko, tripa betetzeko eta bero­tzeko ere izanen dute parada: taloak egin eta gaztainak erreko dituzte, eta bietaz gozatzeko au­kera izanen dute ber­tara­tzen diren guztiek, iluntzeko 20:00etatik au­rrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!