Izen-ematea, asteartera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Asteartea arte egongo da aukera haurrentzako Eguberrietako Negulekuan izena emateko, Kultur Etxean. Negulekua abenduaren 26tik urtarrilaren 5era antolatuko da, astegunetan 10:00etatik 13:00etara Herri Eskolan, eta 2004 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrek hartu ahal izango dute parte. Prezioa 40 eurokoa da, eta bi senideek eta familia ugariek hobariak izango dituzte. Zaintza zerbitzua ere eskainiko da goizeko 08:00etatik aurrera, eta 20 euro balio ditu. Informazio gehiago: 943 33 50 64 (goizez); info@xaguxar.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!